INFORMAZIO OROKORRA

 
Jada 20 urte baino gehiago igaro dira Espainia, Frantzia eta Portugaleko logistikako operadore nagusia izatera iritsi ginenetik. Pasaian kokatutako biltegi erregulatzaile gisa hasi ginen, 1981ean, eta zerbitzua izaten jarraitzeko gogoak hedapen- eta hazkuntza-politikarantz bultzatu gintuen. Bi estrategia nabarmentzen ziren argi eta garbi:

Portu-terminal berri, garabi, terminal, biltegi eta makinetan asko inbertitzea.
- Egun, Algeposa Grupok penintsulako portu garrantzitsuenetan dihardu lanean, zuzenki nahiz zeharka.
Sektoreko joera eta eskaerei jarraituz, Algeposa Grupok merkantziak garraiatzeko trena erabiltzea erabaki du. Horretarako zama intermodalarekin lan egiten duten tren-geltoki ezberdinak aukeratu ditu: Hendaia (Frantzia), Irun, Sagunto, Madril, Sevilla, Huelva, Tarragona, Aveiro (Portugal) eta Leixoes (Portugal).
   
- Hendaye Manutention eta Algeposa Intermodal SNCFko (Frantziako trenbideak) eta RENFEko (espainiar trenbideak) operadore ofizialen taldean kokatzen dira. Azken honek, RENFEk, Algetrenen ere parte hartzen du.
Algeposa Grupok, zeinari ISO 9002 zertifikatua eman zaion, bi estrategiak bateratzen ditu: merkantzia-fluxua hobetuz, enpresa guztietan kalitatea mantentzen du.