ONTZIEN KONTSIGNAZIOA ETA PLEITAMENDUAK
 
Ontzien kontsignazio eta pleitamenduan jantzita dauden Itsas-Agentziak gara.
Ontzia portuan dagoen bitartean edozein arazo suerta liteke. Arazoa erraztu eta konpon dadin ontzi eta tripulazioari laguntzeko prest egongo gara une oro eta gure zerbitzuak erabili ahal izango dituzte.

Bunkering- eta aduana-zerbitzuak ere baditugu.
Merkantzia-garraioa "tramp" ontzi tradizionalak erabiliz ere egin arren, edo itsasbide nagusietan barrena, urtean 1.500 eskala egitera iristen gara, horrela gure zerbitzuen efektibotasuna frogatuz. Eskala hauei esker, penintsula munduko portu-guneekin lotzen dugu, hala nola, Ipar-Europa eta Europa-Erdialdea, Brasil, Hego-Amerika,edo Ekialde Urrunarekin.
Gure enpresen artean aipagarriena Iwal Line da, zama-zerbitzuez arduratzen den itsas-linea erregularra. Pasaia, Bilbo, Ferrol, Villagarcía, Las Palmas eta Saguntoko portuetatik Afrika Mendebaldeko portuetara iristen da: Dakar, Abidjan, Lome, Cotonoli, Lagos, Douala, Point-Noire eta Luanda.